1.600 ikusle sartzen dira Atano III.a pilotalekuan. Gaur arratsaldean, 1.300 elkartu dira bertan. Giro bikaina jarri dute, eta Oinatz Bengoetxeak berak ere onartu du hori. Lau t'erdiko txapelketako ligaxkako partida jokatu da bertan, Bengoetxea VI.a eta Altuna iII.aren artean. 22-7 nagusitu da leitzarra. Jokin Altunak aurrera egiteko aukera guztiak ez ditu galdu, bihar, Artolak Olaizola II.ari irabazten baldin badio, final erdietan egongo da amezketarra. Beotibarko partida Ataria Irratiak zuzenean eskainiko du 18:00etatik aurrera.
Partidaren iraupena: 44 minutu.
Sakez egindako tantoak: Bengoetxea VIII.ak 3.
Jokoan egindakoak: Bengoetxea VI.ak 11 /Altuna III.ak 3.
Jokoan galdutakoak: Bengoetxea VI.ak 3/ Altuna III.ak 7.
Tanto boladak: 4-0; 4-1; 13-5; 14-6; 18-7;22-7.
Partida ostean, bi pilotariek hitz egin dute. Hemen esana:
Oinatz Bengoetxea
Jokin Altuna