Jokin Altunak igandean jokatuko du Lasaren aurka

Asier Imaz 2015eko urriaren 9a

Lekunberrin jokatuko da Lau t'erdiko lehen mailako txapelketaren partida, 17:00etan hasiko den jaialdiaren barruan. Irabazlea final laurdenetarako ligaxkara pasako da.

Jokin Altuna amezketarrak eta Haritz Lasa urretxuarrak Lekunberrin jokatuko dute igandean. Materiala atzo aukeratu zuten. Lasak 104 eta 105 gramoko bi pilota aukeratu zituen, eta Altunak 104,2 eta 104,1ekoak, arinxeagoak.

Jaialdiko bigarren partida, Martinez de Irujo eta Ladis Galarzaren eta Irribarria eta Barriolaren artekoa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!