Ingurutxoaren bueltan bilduz

Naiara Roldan de Aranguiz 2015eko urriaren 5a

Erroxarioko amaren omenezko jaiak bukaera izan dute. Igandean, herri kirol saioa eta auzotarrek dantzaturiko ingurutxoaren emanaldiarekin amaiera eman zaie aurtengoz 2015eko jaiei. Iluntzean, sagardo dastaketa eta Laja eta Mikelen trikiti doinuez badira festa gauean ere luzatu dutenak.

Arratsaldeak emandakoa Ugarteko frontoi berrituan ospatu zen. Lehenik, 18:00etan hasita Inaxio Perurena harrijasotzailearekin batera Ugaitz Mugerza eta Jose Miel Mujika aizkolariak aritu ziren. Perurena 270 kiloko harria altxatzeaz gain bestelako lanen erakustaldia ere eskaini zuen Ugarteko plazan. Eta Ugaitz Mugerza eta Jose Miel Mujika aizkorako erronkako protagonistak izan ziren.

Ondoren, auzotarrak protagonista eta azken asteotako entseguak agerian utziz euren dantza plazaratzeko unea izan zen: ingurutxoa. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!