54 urteko gizonezko bat hil da Amezketan, orgatila irauli ondoren

Ataria 2015eko irailaren 24a

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 13:10ean gertatu da ezbeharra, Amezketako Altzai auzoan. Larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin bere bizia salbatzeko.

Hildakoa 54 urteko gizonezko bat da, Amezketa bertakoa. Istripuaren zergatia ikertzen ari da orain Ertzaintza. Dirudienez, baserri ondoan lanak egiten ari zela orga-jasotzailea irauli zaio eta azpian harrapatuta geratu da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!