Ongi etorri festarekin irekiko ditu berriro ateak Gaztelekuak

Imanol Garcia Landa 2015eko irailaren 11

16:30etik 20:30era izango da zabalik bihar; proposamenak egiteko aukera egongo da

Amezketako Gaztelekuak bihar bere ateak berriro ere zabalduko ditu, eta horrekin batera ongi etorriko festa antolatu dute. 16:30etik 20:30era bitartean izango da zabalik Gaztelekua.

Bertako hezitzaileek gonbitea luzatu diete herriko gazteei: «13 eta 17 urte bitartean badituzu eta ondo pasatzeko gogoa, animatu eta pasa zaitez! Jolasak, merienda eta proposamenak egingo baititugu bertan».

Bestalde, aurrera begira Gaztelekuak izango duen ordutegia jakinarazi dute. Bost egunez izango da zabalik. Astelehen, asteazken, ostiral eta igandetan 17:00etatik 20:00etara egongo da irekita eta larunbatetan 16:30etik 20:30era.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!