Amezketako jaiak 2015

Ansa ahizpen kontzertua eta sagardo dastaketa festak amaitzeko

Ataria 2015eko abuztuaren 25a

Amezketako San Bartolome jaiei gaur emango diete amaiera. Ansa Ahizpen kantaldiaren ondoren sagardo dastaketa izango da eta elbiaren entierroaren ondoren, dantzaldia izango dute aurtengo festak agurtzeko.

Euskal kantagintzan bide luzea egina dute Ainhoa eta Maider Ansak. Elkarrekin arituko dira gaur arratsaldean Amezketako Altuna anaiak frontoian.

Euskal Kantuzale Elkarteko koordinatzaile eta Piano bat bertsotan emanaldian parte hartu izan du Ainhoak. Maiderrek berriz, kantu txapelketetan bere ibilbidea hasi eta gaur egun Tximeleta taldean aritzen da. Bi ahizpak elkarrekin arituko dira gaur, aspaldiko partez, Amezketan.

Sagardo dastaketa eta elbiaren entierroa izango dira ondoren, dantzaldiarekin 2015eko San Bartolome festak bukatzeko.

ABUZTUAK 25, ASTEARTEA
Arratsaldean. Ansa ahizpen kantaldia, Altuna Anaiak frontoian
20:30. Sagardo dastaketa.
00:00. Euliaren entierroa dultzaineroekin.
Jarraian. Berbena.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!