Amezketako jaiak 2015

Pilota partidak arratsaldean Amezketako festen barruan

Ataria 2015eko abuztuaren 23a

Atzo umeen eguna izan zuten Amezketan. Gauean, zahagi ardoa egin zuten Larrunarri frontoian. Botatako ekaitzaren ondorioz, pìlotalekuan bertan aritu ziren Imuntzo eta Beloki dantzaldia eskaintzen.

San Bartolome festek gaur jarraituko dute Amezketan. Arratsaldean pilota partidak izango dira eta Egan taldeak emanaldia eskainiko du gaur, egun handiaren bezperan.

ABUZTUAK 23, IGANDEA 11:15. Meza. 12:30. Dantza edo herri kirolak. 17:00. Pelota partidu profesionalak. • Jaka-Urruzola / Irribarria-Larrinaga • Altuna III-Rezusta / Irujo-Tolosa Sarrera 15 euro. 19:30-20:30. Egan umeentzat. 23:00. Egan.

ABUZTUAK 24, ASTELEHENA SAN BARTOLOME EGUNA 10:00. Diana. 11:00. Meza. 12:00. Herri kirolak plazan, herriko haur, gazte eta helduek eskainita. 13:00. Txakolin dastaketa (jatekoa norberak eraman behar du, udalak parrila piztuko du). 15:30. X. mus txapelketarako izen ematea. (bikoteetako batek amezketarra izan behar du eta 10 euro ordaindu beharko da bikoteko). 16:00. X. mus txapelketa. 21:30-00:00 Gaztetxoentzako DJa plazan. 22:30. Altuna anaiak frontoian bertso saioa: Uxue Alberdi, Bixente Gorostidi, Julio Soto, Angel Mari Peñagarikano, Sebastian Lizaso; gai jartzaile, Amaia Agirre. 00:00. Eztengiro trikiti taldea plazan.

ABUZTUAK 25, ASTEARTEA 12:00. Herriko neska-mutil gaztetxoen bizikleta igoera San Martinera (neska-mutilen artean 2 maila bereiziko dira: 12 urte arte eta 13tik 16ra bitarte. 12:30. Trial-bike ikuskizuna plazan, Juanda de la Peña valentziarraren eskutik. Arratsaldean. Ansa ahizpen kantaldia, Altuna Anaiak frontoian 20:30. Sagardo dastaketa. 00:00. Euliaren entierroa dultzaineroekin. Jarraian. Berbena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!