Altuna IIIak eta Merino IIak ezin izan dute Donostia Hiria Torneoko txapela lortu

Ataria 2015eko abuztuaren 22a

Martinez de Irujo eta Barriola izan ziren atzo gauean garaile Atano IIIa frontoian jokatutako partidan. 22 eta 17ko emaitzarekin irabazi zuen bikote nafarrak, baina finalean joko ikusgarria erakutsi zuen laukoteak.

Txalo artean eta Donostiako frontoira gertutako pilotazaleak zutik zirela amaitu da Donostia Hiria Torneoa.

Pilota partidak bi zati zan zituen: lehenengoan Altuna IIIak erakustaldi bikaina egin zuen, baina Martinez de Irujok eta Barriolak ez zuten amore eman eta urdinen huts batzuk baliatuz 17 eta 4ko partziala eskuratu zuten gorriek. 587 pilotakada izan ziren, 68 minutu iraun zituen partidan.

Juan Martinez de Irujo aukeratu dute, gainera, aurtengo torneoko pilotari onena bezala.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!