Amezketako jaiak 2015

Kuadrillen egunarekin hasi dituzte jaiak

Ataria 2015eko abuztuaren 21a

Hasi dira Amezketako San Bartolome jaiak. Aurten ere kuadrillen egunarekin ekin diete festei eta euliaren jaitsieraren ostean, poteatzeko tartea hartu dute. Jarraian, frontoian bazkaldu dute guztiek batera.

Indartsu hasi dituzte amezketarrek jaiak. Arratsaldean, poteoa egingo dute herriko tabernetan barrena, baina, tartean atsedena hartuz, jokoak egingo dituzte. Afalorduan, zahagi ardoaz dastatzeko aukera izango dute eta goizaldera arte luzatuko da festa nahi duenarentzat.

Biharko egitaraua duzue jarraian:

ABUZTUAK 22, LARUNBATA
UMEEN EGUNA
Goizean. Puzgarriak.
Eguerdian. Umeen bazkaria Zazpi-itturri elkartean.
Arratsaldean. Puzgarriak, merienda eta buruhandiak.
20:30. Zahagi ardoa.
23:30. Imuntzo eta Beloki.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!