Altuna IIIa eta Merino IIa Donostia Hiria torneoko finalean izango dira gaur

Ataria 2015eko abuztuaren 20a

Pablo Berasaluze eta Alvaro Untoria mendean hartu zituzten asteazken gauean Atano IIIa frontoian, 22 eta 12ko emaitzarekin. Gaur jokatuko dute finala, Martinez de Irujo eta Barriolaren aurka.

Asteazken gauean jokatutako final erdian ohikoa baino gehiago huts egin zuten Berasaluzek eta Untoriak. Jokin Altunak bost tanto egin zituen sakez. 437 pilotakada izan ziren 54 minutu iraun zituen partidan.

Finala gaur gaueko 22:00etan hasita jokatuko da Atano IIIa frontoian. Jokin Altuna amezketarrak, David Merino bikote duela, aurrez aurre izango ditu Juan Martinez de Irujo eta Abel Barriola. Telebistaz botako dute partida.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!