Joxean Tolosa txapelketako final erdiak gaur geratuko dira erabakita

Ataria 2015eko abuztuaren 15a

Gaueko 21:00etan izango dira final laurdenetako partidak Amezketako Larrunarri frontoian. Kadete mailan, Alberdi Apezetxearen aurka arituko da. Gazteen mailan, Urizar Mendiaren aurka eta bukatzeko, helduen mailan, Arteaga eta Erasunen arteko norgehiagoka ikusi ahal izango da.

Gaur gaueko partidekin erabakita geratuko dira Joxean Tolosa XXVI. txapelketako final erdiak. Frontoi osoan eta eskuz banaka jokatzen da txapelketa eta herriko pilotaria txapeldun atera zeneko 26. urteurrena gogoan hartuz antolatzen dute.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!