Amezketatik bi autobus aterako dira Altuna III.a ikustera

Asier Imaz 2015eko maiatzaren 15a

Argazkia: Asegarce.com

Aimar Olaizolak eta Jokin Altunak bihar jokatuko dute Iruñeko Labrit pilotalekuan, buruz buruko txapelketako partida.

Amezketatik bi autobus aterako dira larunbatean, 15:30ean. Iruñeko Labrit pilotalekura joango dira, Jokin Altunaren partidara. Herritarrak, beraz, ondoan izango ditu Labriten Altuna III.ak.

Pilota jaialdia 16:45ean hasiko da. Buruz buruko lehen mailako partida hirugarrena izango da. Pilota aukeraketan, Olaizola II.ak sorbaldako minak gaindituak dituela adierazi zuen.

Pilota aukeraketa:

Olaizola II: 105-105,2 g.
Altuna III: 105,2-105,4 g.

 

Labriteko jaialdia, 16:45ean, bihar:

1. Partida, promozio txapelketakoa:

Merino
Ladis Galarza

2. Partida. binaka:

Arretxe II-Begino
Artola-Aretxabaleta

3. Partida, buruz-buruko lehen mailakoa:

Olaizola II
Altuna III

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!