2015/05/15 19:00
Jose Mari Otermin.
Amezketak 400 urte udalerri maila bereganatu zuela eta bi libururen aurkezpena:
- Amezketa 1615-2015 urteen joanean tituluarekin, herriaren garapena nola gauzatu den islatzen du: udala, eskola, medikuak, industria, artzaintza, kirola eta abar.
- Amezketa 1615-2015 Nor da Nor. Liburu honen helburua honako hau da: Azken laurehun urteotan Amezketan, modu batera zein bestera, nabarmendu diren pertsonei eskainitako biografia laburrak eskaintzen dira; era berean, herri honekin lotura izan duten pertsonena ere. Adibidez, aurren-aurrenekoa Gerardo Abregorena da. Jaiotzez nafarra zen, baina Amezketan, 1930 aldera, herriko maisu izan zen eta aldi batean alkate ere bai. Horrela, 375 biografia inguru biltzen ditu liburu honek.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?