Zuzenean bigarren aurrekanporaketa jokatuko du Altuna III.ak

Asier Imaz 2015eko apirilaren 17a

Aritz Lasak ez du igandeko partida jokatuko Tolosan, eskuetako mina medio. Buruz-buruko aurrekanporaketa Jokin Altunaren aurka jokatzekoa zen. Beotibarko jaialdiak aurrera jarraitzen du.

Banakako txapelketan jokatu ahal izateko bi aurrekanporaketa pasa behar zituen Altuna III.ak. Lehena Aritz Lasaren aurka. Honek ordea ez du jokatuko igandean, eskuetan mina baitu. Gauzak horrela, amezketarrari kanporaketa gainditutzat eman die.

Jon Jaunarena zen zain zegoen pilotaria, bigarren aurrekanporaketan. Leitzarrak igandean jokatu beharko du, orain, Altuna III.aren aurka. Partida hori irabazten duena, ziur, buruz-buruko txapelketan egongo da.

Tolosako Beotibar pilotalekuan 17:00etan hasiko da pilota jaialdia igandean. Lehen partida, Jaunarenak eta Altuna III.ak jokatuko dute; partida erabakigarria. Ondoren, Irujo-Irustak eta Xala-Merinok neurtuko dituzte indarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!