Jokin Altunak buruz burukoaren aurrekanporaketa jokatuko du

Asier Imaz 2015eko apirilaren 14a

Aritz Lasaren aurka jokatuko du amezketarrak igandean, Tolosako Beotibar pilotalekuan, 17:00etan.

Buruz buruko txapelketa nortzuk jokatuko duten Binakako Txapelketa amaitu ondoren esango dute enpresek. Aurre kanporaketak, aldiz, asteburu honetan hasiko dira. Asperen aldetik, Lasa-Altuna III.ak neurtuko dituzte indarrak. Partida horretako garaileak, Jaunarenaren aurka jokatu beharko du bigarren aurre kanporaketa bat. Julen Retegiren egoerak, ordea, guztia baldintza dezake. Retegi Bi enpresarekin hartu emanean dabil, eta ez da ziurra kontratua luzatuko dioten edo ez. Ez badiote luzatzen, bigarren aurre kanporaketako bi pilotariek jokatuko dute buruz-burukoa, partida galdu hala irabazi. Hau da, Jaunarenak eta Lasa-Altuna III.a partida irabazleak. Retegiri kontratua luzatzen badie, bigarren aurre kanporaketako irabazlea bakarrik sartuko da txapelketan.

 Asegarce-ren adarretik, aurre kanporaketa Arretxe II-Elezkano II.ak jokatuko dute. Partida hori larunbatean izango da, 18:00etan, Arrigorriagan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!