Larrunarrin 450 pilotazale elkartu dira, elkarteen arteko finalean

Asier Imaz 2015eko urtarrilaren 19a

EHko elkarteen arteko pilota txapelketa 1 1421685981540
EHko elkarteen arteko pilota txapelketa 2 1421685982746
EHko elkarteen arteko pilota txapelketa 3 1421685983864
EHko elkarteen arteko pilota txapelketa 4 1421685984888
EHko elkarteen arteko pilota txapelketa 5 1421685985545
EHko elkarteen arteko pilota txapelketa 6 1421685986305
EHko elkarteen arteko pilota txapelketa 7 1421685987123
EHko elkarteen arteko pilota txapelketa 8 1421685988021
EHko elkarteen arteko pilota txapelketa 9 1421685989037
EHko elkarteen arteko pilota txapelketa 10 1421685989518
EHko elkarteen arteko pilota txapelketa 11 1421685990093
EHko elkarteen arteko pilota txapelketa 12 1421685991271
EHko elkarteen arteko pilota txapelketa 13 1421685992446
EHko elkarteen arteko pilota txapelketa 14 1421685993200
EHko elkarteen arteko pilota txapelketa 15 1421685993987
EHko elkarteen arteko pilota txapelketa 16 1421685994717
EHko elkarteen arteko pilota txapelketa 17 1421685995518

Galdakaok 3-0 irabazi dio Usurbili Euskal Herriko Elkarteen Arteko I. Nazio Txapelketan, Amezketan. Giro ederra izan zen finalen egunean goizetik.

Galdakaok eta Usurbilek jokatu zuten igandean Euskal Herriko Elkarteen Arteko I. Txapelketa. Bizkaitarrak nagusitu ziren, 3-0eko emaitzarekin. Larrunarri, txiki gelditu zen, 450 ikusle inguru elkartu baitziren bertan. Pilota finalekin batera, Amezketan jai eguna izan zuten. Ekitaldiak goizetik hasi baitziren gauzatzen. Lehenik eta behin, Jauregi Haundin 40 pilotari ohi eta pilotari elkartu ziren goizean. Jose Mari Oterminek eta Gorka Garmendiak etxe horretako historia kontatzen zuten bitartean, bertan ekoiztutako sagardoa dastatu zuten guztiek. Ondoren, erromerian bazkaltzera joan ziren. Bazkalosteko giroa Eskudero eta Beloki bertsolariek alaitu zuten.

Baina eguneko protagonistak Usurbilgo eta Galdakaoko pilotariak ziren, eta hauek arratsaldean ekin zioten finalari. Lehen ezustekoa Legorburuk eman zuen, Xabi Urbieta gaindituz: 18-14. Usurbildarrek ez zuten espero emaitza hori, eta buruz-burukorako aldaketa, gaizki atera zitzaien. Santxo zen berez banaka jokatzekoa, baina Quinarengatik aldatu zuten, ondoren finaleko bigarren puntua binakakoan lehiatzeko. Urbietak galtzean, ordea, hankaz gora joan zitzaien guztia, eta buruz-burukoa galduta, finalak ihes egin zien gipuzkoarrei. Lehen edizioaren irabazlea beraz: Adiskide Elkartea.

Euskal Herriko Elkarteen Arteko I. Txapelketa

Galdakao-Usurbil 3-0

Lau t’erdian
Legorburu 18
Urbieta 14

Buruz-buru
Atutxa 18
Quina 9

Binaka
Elezkano I-Ibarrondo 22
Santxo-Gorrotxategi 19

III. Ogi Berri Migel Soroa

Jubenilak
Mugiro-Eskudero 22
Antso-Mendia 21

Etorkizunekoak
Matxinandiarena-X. Imaz 20
Elordi-O. Etxebarria 22

Nagusiak
Ugalde-A. Lasa 17
Urretabizkaia-Bilbao 22

 

Argazkiak: Jone Amonarriz eta Juan Antonio Garaikoetxea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!