Txindokitik jaisteko gazte bat laguntzen ari dira larrialdi zerbitzuak

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko urtarrilaren 9a

Gizonezkoak txakalaldiak jota deitu du, 112ra.

Ertzaintzaren prentsa zerbitzuak azaldu duenez, 17:00ak aldera jaso dute gaztearen deia. Txindokitik Larraitzera bidean zihoala, nekatuta, gaizki sentitzen hasi dela azaldu du larrialdi zerbitzuetan, eta ezin izan du bere gisara menditik jaitsi.

Horrela, gazteak une hartan zegoen lekuaren erreferentziak eman ditu telefonoz, eta anbulantzia bat eta Ertzaintzaren auto bat abiatu dira Amezketako lurretara. Anbulantzia gune zehatz horretara ahalik eta gehien hurbiltzen saiatzen ari da eta, jakinarazi dutenez, mendizale gazteak beste ibiltari batzuekin topo egin du; haien laguntzaz anbulantziara bidean dira orain.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!