Fernando Amezketarraren urtea izan da 2014a. Herrian ekitaldi ugari eta askotarikoak izan dituzte, baina omenaldi urtea bukatzera doa, eta baita ekitaldi sorta ere. Azken bi hitzorduak asteburu honetan izango dira.
Larunbatean 17:00etan hasita haurrentzako film bat eskainiko dute kultur etxeko aretoan. Haurrek goxokiak eraman ahal izango dituzte.
Igandean 12:00etatik 13:30era pasaka garai bateko pilota modalitatean ariko dira erakustaldia eskainiz, Larrunarri pilotalekuan. 14:00etan txerriki pintxoak salduko dituzte, eta ardoa, sagardoa eta kafea anisarekin banatuko dituzte, Fernandoren txerriaren puxkak, herritarron goxagarri izenpean.