Saralegi eta Olaizola II.aren artekoa, larunbatean

Asier Imaz 2014ko azaroaren 25a

Ekaitz Saralegi amezketarrak ordubeteko entrenamendua egin zuen atzo, behatzeko arazoak konpondu zaizkion edo ez jakiteko.

Haustura sendatu zaiola erabaki zuen probaren ostean, eta ondorioz, Aimar Olaizolaren aurka jokatuko du larunbatean, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Jaialdia 16:45ean hasiko da. Saralegiren partida, lau t’erdiko txapelketako finalerdia hirugarrena izango da. Bigarrengoan, Xala-Barriola bikotea, Artola eta Albisuren aurka ariko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!