Fernandoren bueltan, Patata tortilla lehiaketa

Ataria 2014ko urriaren 11

Amezketarrak ekitaldiz betetako aste indartsua ari dira ospatzen, eta lasterka ibiltzeaz gain, mahaiaren buletan elkartu eta dantzaldia ere izan dute.

Fernando Astearen barruan, atzo bete ziren 250 urte Fernando Amezketarra jaio zela. Bertso emanaldia eta afaria giro ezinhobean pasa ostean, ajeak alde batetara utzi eta gaur eguna lasterka hasi dute gaztetxo askok. Beste askok, zartagina eta patatak hartuta egin dute pilotalekurako bidea. Patata tortilla lehiaketa izan da, eta hamar aurkeztu dira. Lehiaketaren aitzakian, ordea, lagunartean elkartu eta bazkaldu dute amezketar askok. 

Ondoren, kantaldia eta dantzaldia izan dira Joxe Mendizabalen eskutik.

Bihar emango diote Fernando Asteari amaiera eta horretarako Ferieantolatu dute. Zer ikusi, erosi eta dastatu izango da beraz, Amezketan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!