Fernando Amezketarraren garaiko bertsoak, emanaldi berezi batean

Imanol Garcia Landa 2014ko urriaren 8a

Fernando Amezketarra jaio zela 250 urte beteko dira ostiralean, urriaren 10ean, eta emanaldi berezia antolatu dute Fernandoren garaiko bertsoak musikatuz. Eñaut Agirre bertsolariak abestuko ditu eta ondoan izango dira Imanol Kamio piano jolea eta Aitor Atxega gitarra jolea.

Emanaldia 19:30ean izango da, Amezketako kultur aretoan, eta sarrerak 5 euro balio ditu. 21:00etan bertso afaria izango da paper fabrikako elkartean, eta bertan parte hartuko dute Harituz elkarteko bertsolariek. Emanaldi berezirako eta bertso afarirako txartelak 20 euro balio ditu. Txartelak salgai daude Amezketako udaletxean eta Alegiako Route 33 kafetegian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!