Fernandoren urtebetetzeetan, bere izena duen astea

Asier Imaz 2014ko urriaren 1a

Fernando Amezketarra urriaren 10ean jaio zen, duela 250 urte. Amezketan ekitaldiz jantzi dute hurrengo astea.

Egitaraua
Urriak 6, astelehena
20:00. Jakoba Errekondoren eskutik, baratzagintza, lorezaintza eta basogintzan sortzen diren dudak argitzeko aukera, kultur etxeko aretoan.
Urriak 7, asteartea
20:00. Xabier Bengoetxearen hitzaldia: Euskararen arnasguneak. Kultur etxeko aretoan.
Urriak 8, asteazkena
17:00. Haur hezkuntzakoentzat zuzendua, Pello Añorgaren
ipuin kontaketa, kultur etxeko
aretoan.
18:00. Lehen hezkuntzakoentzat zuzendua, Pello Añorgaren
ipuin kontaketa, kultur etxeko
aretoan.
20:00. Filma eskainiko du kultur etxeko aretoan. Oraindik zehazteko dago filma.
Urriak 9, osteguna
19:30. Kultur etxeko aretoan, Pello Esnalen hitzaldia: Fernando: arketipo eta garaikide. Zer izan da Fernando bertsolaritzan, eta euskal gizartean? Eta zer da gaur?
Ondoren. Fernando amezketarra, 1764-2014 Auspoa liburu bildumako 330. zenbakiaren aurkezpena. Maite Gurrutxagak eginiko azala duen liburua, eta Joxe Mari Oterminek idatzia.
Urriak 10, ostirala
Fernando jaio zela 250. urte betetzen diren eguna.
19:30. Kultur etxeko aretoan, Fernandoren bertsoetan oinarritutako emanaldia. Eñaut Agirre, Imanol Kamio eta Aitor Atxegaren eskutik. Sarrera 5 euroan.
21:00. Afaria, paper fabrikako elkartean.
Afalostean. Bat-bateko bertso saioa.
Urriak 11, larunbata
11:30. III. Kros herrikoi txikia.
14:00. Tortilla patata lehiaketa.
Ondoren. Zahagi-bazkaria. Udalak edaria jarriko du. Lehiaketan parte hartzea ez da beharrezkoa bazkarira joateko. Segidan. Joxe Mendizabalekin kantaldi eta dantzaldia.
Urriak 12, igandea
10:00. Plazan, Ferie.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!