Plaza bete zen bertso-gudua jarraitzeko

Ataria 2014ko irailaren 9a

Fernando Amezketarraren jaiotzaren 250. urteurrenean, 213 urte atzera egin zuen Amezketak pasa den larunbatean, 1801. urte hartan, Txabolategi hernaniarrak eta Zabala amezketarrak egindako bertso-gudua gogoratzeko.

Ia 4.000 ikusle gerturatu ziren duela bi mendeko ikuskizuna ardatz zuen saiora. 520 aulki prestatu zituzten, eta hasi baina dena bete ziren, eta saioa hasi aurretik askoz ere gehiago jarri behar izan zituzten.

Bost protagonista izan ziren ekitaldian: Andoni Egaña Zabalaren lekuan izan zen, eta Xabier Euzkitze, aldiz, Txabolategirenean. Garai hartan, hiru epaimahikide zeuden: Fernando Amezketarra bera, Tolosako apaiza eta Aizarnazabalgo sakristaua. Larunbatean, berriz, Bixente Gorostidi, Ruben Etxeberria, eta Anjel Mari Peñagarikano izan ziren horien paperean, hurrenez hurren.

Ikusleak nahiz parte-hartzaileak "oso gustura" izan ziren gau osoan zehar.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!