60 urtetik gorako amezketarrentzat Arantzazura bidaia

Asier Imaz 2014ko irailaren 1a

Osteguneko egun pasa herritar guztientzat antolatu dute. Nahiz eta autobusa betetzeko garaian lehentasuna 60 urtetik gorakoek izango duten. Izen emateak gaur eta bihar egin ahalko dira, pertsonako 30 euro ordainduta. Txangoa, Amezketako Kultura eta Gizarte Zerbitzuetako batzordeak antolatu du.

Arantzazura irteera, irailaren 4ean

- 09:30: Irteera Amezketako plazatik. Ondoren, Ergonen eta Ugarten geldialdiak egingo ditu autobusak.

- Arantzazura joan eta bertan meza entzuteko aukera izango da.

- 14:30: Bazkaria Azpeitiako Larrañaga jatetxean.

- Arratsaldean, Azpeitian zehar paseotxoa.

- Iluntzerako, etxera buelta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!