Bileraren helburua, Amezketan etxebizitza alokairuan eman edo hartu nahi dutenek herrian izango duten zerbitzu berria probatzeko aukera izatea da. Izan ere, aurreko bileran, herrian alokairu bitartekaritza zerbitzua zer nolakoa izango den egituratu zen. Beraz, parte hartzaileei hau aurkeztuko zaie eta probatzeko aukera eskaini martxan jarri aurretik hobekuntzak egin ahal izateko, eta herrian dauden proposamenak jasotzeko.