Jokin Altunaren debutera joateko autobusa atera dute Amezketan

Asier Imaz 2014ko ekainaren 4a

Jokin Altuna amezketar gazteak Asperekin debutatuko du profesional mailan, ekainaren 24ean, San Juan Egunean. Eibarko Astelena pilotalekuan izango da partida, eta Altunak atzelari moduan Abel Barriola izango du. Aurkariak Titin III.a eta Xabier Tolosa anoetarra izango dira.

Amezketarrek, egun seinalatu horretan, herriko gaztearekin egon nahi dute. Horregatik autobusa antolatu dute Eibarrera joateko. Izena ekainaren 19a baino lehen eman behar da. Autobusa 3 euro ordaindu beharko dira, eta partidako sarrera norberak lortu beharko du.
Egunean bertan, autobusa 15:30ean aterako da Behartzaneko aparkalekutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!