Fernando Amezketarraren marrazkien emanaldia, etzitik aurrera

Asier Imaz 2014ko ekainaren 4a

Fernando Urtearen barruan ekimen berri bat jarriko dute martxan etzi, Amezketan. Larrunarri pilotalekuan Fernando Amezketarraren marrazkiak egongo dira ikusgai, 21:30etik 22:30era. Horrez gain, ordu eta leku berean, emanaldiek jarraipena izango dute. Hain zuzen ere, ekainaren 13an eta 20an.

Bere garaian Euskal Telebistan jartzen zituzten marrazki bizidunak izango dira hiru egun horietan jarriko dituztenak. Hasiera batean, emanaldiak frontoi zaharrean egin nahi zituzten, baina iluntasuna behar denez, Larrunarrin egitea erabaki dute, haurrentzat berandu gera ez dadin. Deialdia eta gonbidapena, herritarrei bidaltzeaz gain, eskualde guztiko ikastetxeetara ere luzatu dute amezketarrek, ikasturtea amaitzeko modu polita izan daitekeelakoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!