Txapela eta marka berria Iker Karrerarentzat, Leitzan

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko maiatzaren 31

6:34:39ko denbora behar izan du, amezketarrak, 65 kilometroko ibilbidea burutzeko.

Bigarrenez antolatu dute, aurten, Euskal Herriko Mendi Erronka ultra traila, eta Iker Karrera amezketarrak ezin izan du hobeto biribildu proba: garaipena eskuratzearekin batera, iazko marka ere hobetu du.

750 parte-hartzaile inguru atera dira Leitzako irteeran, eta helmuga ere leku berean jarri dute antolatzaileek. Horrela, Areso, Araitz, Aralar, Larraun nahiz Lekunberritik pasatu behar izan dute kirolariek, ibilbidea osatzeko.

Emakumezkoen lasterketa Leire Fernandez errenteriarrak irabazi du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!