Altunak ekainaren 24an egingo du saltoa profesional mailara

Ataria 2014ko maiatzaren 30a

Hiru urterako kontratua sinatu du Asperekin, eta San Joan egunean Eibarren egingo du debuta. Barriolarekin batera, Titin III.a eta Tolosaren aurka arituko da.

Jokin Altuna amezketarrak profesional mailara saltoa eman du. Aspe enpresarekin hiru urteko kontratua sinatu du 18 urteko pilotariak, eta ekainaren 24an, San Joan egunez, egingo du debuta Eibarren. Astelena pilotalekuan jokatuko den jaialdian, Barriola izango du bikote, eta Titin III eta Tolosa anoetarraren aurka arituko da.

Kontratua sinatzearekin batera, Altuna "oso pozik" dagoela azaldu du Aspek. "Aukera bikaina da hau. Pilotari ororen ametsa da, eta ongi aprobetxatu nahi dut. Pixkanaka hobetzen joan nahi dut. Kontzeinte naiz ez dela erraza izango, baina oso motibatuta nago", esan du amezketarrak.

Profesional mailan debuta egin aurretik, afizionatu gisa beste bi neurketa garrantzitsu jokatuko ditu. Asteartean, Bergarako Hiria txapelketako finalaurrekoak jokatuko ditu, eta ostiralean, Biharko Izarrak txapelketako finalean izango da Mallabian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!