2014/05/28 17:00

Pasaka esku pilota modalitate zaharra erakusteko ikastaroa

Amezketa
17:00-20:00 bitarte Beltzaren Plazan (Arkaitzpe tabernaren aurrean) ikastaro bat izango da 15 urtetik gorako edozein neska edo mutilentzat. Eguraldi txarra balitz, Altuna Anaiak pilotalekuan izango da. Ikasteko aukera hasiera batean, Amezketa eta inguruetako herritarrentzat (Abaltzisketa eta Bedaio) den arren, eskualdeko herrietan erakutsi eta berreskuratzeko ahalegina egin nahiko balitz, edozein joan daiteke eta antolatzaileekin hitz egin eta zerbait ikastera.
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!