Pilotak badu fama Amezketan. Pilotari handiak ere utzi ditu herri horrek eta horretan zer ikusi handia du Xalton Zabala Zazpi Itturri klubeko arduradunak. Ekaitz Saralegi profesionaletan dabilen pilotaria eta Joxean Tolosa duela 25 urte buruz buruko txapela lortu zuen pilotaria izan ditugu gurekin batera.