Bihar hasiko da Amezketako Mendi Astea

Asier Imaz 2014ko mai. 5a, 16:19
Fernando Amezketarraren garaian Arritzagako bizimoduaz hitz egingo dute Mertxe Urteagak eta Txomin Ugaldek.

Mertxe Urteagak eta Txomin Ugaldek hitzaldia eskainiko dute gaur Amezketan, 20:00etan, Arritzagako bizimodua Fernandoren garaian izenburupean. Kultur etxeko ekitaldi horrekin hasiko da Amezketako Mendi Astea 2014. Buruntzunzin Mendi Elkarteko kideek igandera bitarte antolatu dituzte ekimenak. Asteazkenean, Muztagh Ata 7.546m espedizio berezi bat dokumentala jarriko dute ikusgai. Luix eta Mañu herritarrek gidatuko dute emanaldia.

Ostegunean, Aralarko pilotalekuen inguruan ariko da hizketan Josetxo Zufiaurre. Aurreko ekimen guztiak bezala, 20:00etan hasiko da, kultur etxean. Ostiralean, Beloki eta Artola amezketarrek Mont Blanc Tourra izeneko hitzaldia eskainiko dute, euren esperientziak kontatuz.

EGITARAUA

Maiatzak 6, asteartea. 20:00. 'Arritzagako bizimodua Fernandoren Garaian' hitzaldia. Hizlariak: Mertxe Urteaga eta Txomin Ugalde.

Maiatzak 7, asteazkena. 20:00. 'Muztagh Ata 7546m. Espedizio berezi bat' izeneko dokumentalaren proiekzioa.

Maiatzak 8, osteguna. 20:00. 'Aralarko pilotalekuak' hitzaldia. Hitzlaria: Josetxo Zubiaurre.

Maiatzak 9, ostirala. 20:00. 'Mont Blanc tourra hitzaldia'. Hitzlariak: Beloki eta Artola.

Maiatzak 10, larunbata. Bazkaria eta erromeria Buruntzunzinen. (Izen ematea tabernetan. Azken eguna, osteguna)

Maiatzak 11, igandea. Amezketako Saroietatik ibilaldi gidatua, Luis Mari Zalduarekin. 09:00tan Beatzako aparkalekuan, eta 11:00etan Arritzagan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!