Fernando Amezketarraren ibilbidea egin dute lehen aldiz

Maier Ugartemendia 2014ko maiatzaren 3a

Gaur aurkeztu dute Fernandoren Txokoak izeneko ibilbidea Amezketan. Ibilbide honetan Fernando Amezketarraren bizitzan zerikusia izan zuten etxeekin ibilbidea osatu dute. Gaur egin dute lehen aldiz ibilaldia Ixiar Altuna eta Bixente bertsolarien laguntzaz, eta herritar ugari bildu da ibilaldia osatu eta Fernandori buruz zerbait gehiago ikasteko prest.

Ibilbide hau Fernandoren Urtea ekimenaren barruan kokatu dute, eta ibilbideko puntu bakoitzean Fernandoren garaiko hainbat konturekin lotutako zenbait pasarteren berri eman dute. Lehen esan bezala, bertsolariek ere gaiari lotutako bertsoak bota dituzte, eta trikitilariek berriz puntu batetik besterako bidea arintzen lagundu die herritarrei.

Bihar, berriz, Ozenki Tolosako Txistulari Taldearen emanaldia izango da Amezketan, 12:30ean. Hau ere urteurrenarekin batera ospatu dituzten ekimenen barruan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!