Japoniako proba utzi du Iker Karrerak

Asier Imaz 2014ko apirilaren 28a

Amezketako mendi lasterkariak Fuji mendiko lasterketa utzi behar izan zuen hasi eta segituan. 80. kilometroan erabaki zuen lasterketa uztea belauneko mina zuelako. Negu gogorra igaro ondoren, lasterketara nahi baino justuago iritsi zela esan zuen aurretik, Karrerak.

Iker Karrera distantzia luzeko korrikalariaren denboraldia hasi behar zuen ostiralean, Japonian, baina belauneko minez utzi behar izan zuen lasterketa 80. kilometroan. Fuji Mendiko Lasterketa hasi zuen amezketarrak, eta 168 kilometroko distantzia egiten saiatu behar zuen.


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!