Epaia kaleratu bitartean aske utzi dute Irati Mujika

Ataria 2014ko apirilaren 1a

Ostegunean amaitu zen Irati Mujika eta beste hiru gazte independentisten aurkako epaiketa. Libre geratu da Mujika, epaiaren zain. Irratian elkarrizketatu du Atariak amezketarra.

Irati Mujika amezketarra aske utzi zuten ostegunean, jardun politikoagatik 26/11 sumarioan auzipetuta dauden beste hiru gazterekin batera, hauen aurkako epaiketa amaitu bezain laster.

Asteazkena eta osteguna bitartean burutu zen Mujika, Idoia Iragorri Goizane Pinedo eta Unai Ruizen aurkako epaiketa Madrilen. Epaiketan polizien aurrean egindako deklarazioa ukatu zuten. Ostegunean amaitu zen epaiketa, eta hiru hilabetez espetxean egon ondoren, aske geratu dira, epaiaren zain.

Sumario horretan auzipetutako gainontzeko 36 gazte independentisten epaiketara ez aurkeztea erabaki zuten laurek, eta hiru hilabetez ezkutuan izan ondoren, urtarrilean atxilotu zituzten. Urtarrilaren 9an atxilotu zuen Polizia Nazionalak Mujika, Aramaion, kaletik bere bikotekidearekin zihoala.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!