Gipuzkoako Sare Libre Elkarteko Shagik emango ditu azalpenak. Izan ere, Amezketan internet konexioa eskuratzeko aukera gutxi daude eta hori dela eta, herritarrei laguntzeko hitzaldia antolatu dute, 'Guifi.net' izenpean. Konexioa iristen ez den lekuetara nola iristarazi, konexioa dutenek nola hobetu, internet zerbitzuaren prezioa merketu, edota partekatzeko aukerak zeintzuk diren izango dituzte hizpide.
Hitzaldia asteartean, hilak 11, izango da, 19:00etan Amezketako kultur etxean.