Behorrak larreratzeko epea urriaren 12n egunean irekiko da eta 2015eko martxoaren 31n amaitu.
Izena ematea Amezketako udaletxeko bulegoan egin behar da ordainketarekin batera (ardi bakoitzeko 0,60 euro, eta behiak eta behorrak 9 euro buruko), urtarrilaren 31 baino lehen.
Deialdi hau ganaduzale guztiei eta udazkenean ganaduak botatzen dituzten ganaduzaleei egiten die udalak. Garbi gogorarazi eta jakinarazi nahi die nahiz eta ganadua udazkenean larreratu, udaletxean orain eman behar dela izena ordainketaren agiriarekin batera. Neurri honi jarraipen zehatza egingo diote eta agindu hau betezen ez bada Amezketako Udalak bere neurriak hartuko ditu.
Era berean, udalak eskatu du Larrondora ez ganadurik botatzeko Enirio-Aralarko larreetara bota aurretik, baizik eta Enirio-Aralarko larreetara zuzenean botatzeko. Eta landatuta dagoen landare gaztea eta itxiturak errespetatzeko, landareengan kalterik sortu ez dadin.