Amezketa eta Munitibar, elkartuta pilotaren bidez

Ataria 2014ko urtarrilaren 4a

Amezketako eta Munitibarko pilota eskolen arteko jaialdi egin dute, urtero bezala, bi herrien elkarkidetza egonkortzeko asmoarekin.

Ondorengo partidak jokatu dituzte: aurre-benjaminetan, Etxeberria-Balerdi eta Goñi-Larrea; benjaminetan, Ixei-Mikel eta Regillaga-Mujika; alebinetan, Jaio-Enbeita eta Amundarain-Galarza; infantiletan, Albizu-Garro eta Ruiz-Zubeldia; kadeteetan, Kortazar-Muruaga eta Zubeldia-Azpitarte; jubeniletan, Muñozguren-Uriondo eta Egiguren-Erauskin; eta nagusietan, Uriona-Ansotegi eta Altuna-Erostarbe. Ondoren Zazpi iturri elkartean, merienda egin dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!