Ganbotxiki menditik 52 urteko gizonezko bat erreskatatu du Ertzaintzak

Ataria 2013ko abenduaren 10a

Mendizalea irristatu egin da eta besoa hautsi du; ertzaintzak helikopteroz atera du menditik.

 

Erreskatea goizean gertatu da: ezbeharra izan duen lagun batek deitu du SOS Deiak-era, Amezketako udalerrian dagoen Ganbotxiki mendian, Aralarren, mendizale bat irristatu eta ziurrenik besoa hautsi duela esanez. Ertzaintzako helikoptero bat eta erreskate unitateko ertzainak joan dira mendi horretara eta zauritua, 52 urteko gizonezkoa, jaso dute.
Ondoren Donostiako suhiltzaileen eraikinean dagoen heliportura eraman dute, eta handik anbulantzia batean Donostia Ospitalera eraman dute. Mendizaleak beso hautsita duela azaldu dute Ertzaintzako iturriek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!