Irati Mujikak idatzi bat eraman zuen azokara: "Beste urte batzuetan taloak egiten aritu izan naiz, noizbait kamisetak saltzen ere bai. Nire isilpeko ordu hauetan lasaigarri izan diren eskulanak ekarri nahi izan ditut gaur. Ez nuen Amezketako perian huts egin nahi. Gure herriaren bizitza eta ohituren parte izaten jarraituz, egunero konpromiso berriak sortzen dira, harriz harri inguratzen nauen babesa gisan. Guztiok izan gaitezke desobedientziaz libre".