Kultur Asteko bigarren egunerako, larunbaterako, zortzi orduko Autodefentsa tailerra antolatu dute. Izena emateko aukera irekia dago 680 84 77 54 telefonoan. Ikastaroa goiz eta arratsaldez burutuko da. Aurrez mugitu beharra eskatzen duen beste ekitaldia, hilaren 15eko Kantu afaria da. Txartelak udaletxean eta liburutegian jarri dituzte, 20 eurotan. Hori bai, bertara joan nahi duenak arin ibili beharko du, gaur amaitzen baita txartelak erosteko eguna.
Hamar eguneko egitarauren barruan Pernando Amezketarraren ingurukoa azpimarratu behar da. 250. urteurrenaren harira, ospakizunak antolatzeko probestuko dute aurtengo Kultur Astea. Gauzak horrela, azaroaren 15ean, Kultur etxean elkartuko dira ideia bilketa egiteko. Amezketako Udalak herritarrei bertara agertzea eskatu die, eta oro har, herrian antolatu diren ekimenekin bat egitea. Azkenik, aipatu, Kultur Asteak irauten duen epean, Sara Gomezek erakusketa jarriko duela Kultur Etxean, bere argazkien bildumekin.
EGUTEGIA
Azaroak 8, bihar
19:00. Salto base, emociones de vertigo Diego legazpiarrak eskainitako proiekzio hitzaldia. Gazteleraz.
Azaroak 9, etzi
09:00-13:00 eta 14:30-18:30. Kultur etxeko aretoan Autodefentsa feminista tailerra. Talde mugatua denez 680 84 77 54 zenbakian izena eman behar da, eta egunean bertan, 5 euro ordaindu beharko dira, ikasleek 3.
Azaroak 10, igandea
12:00. Malabarista madrildarren Javimalabares ikuskizuna.
Ondoren. Tortilla patata lehiaketa.
Jarraian. Bentazaharreko mutiko alaiak taldearen eskutik, kalejira.
Azaroak 11, astelehena
11:00. Meza San Martin ermitan.
Ondoren. Bixente Gorostidi eta Peñagarikano bertsolariak, eta Laja eta Olarte trikitilariak izango dira San Martinen.
13:30. Haurrentzat bazkaria Zazpi Itturri elkartean.
14:00. Erretirodunen bazkaria Errekalden, bertsolari eta trikitilariekin.
15:30. Beldartxo jatuna familia osoari zuzendutako antzerkia, frontoian.
17:00. Frontoian haurrentzako ginkana eta ondoren, merienda.
Azaroak 12, asteartea
20:30. Kultur etxeko aretoan Benito Lertxundiren kantagintza aztergai Imanol Artolaren eskutik.
Azaroak 13, asteazkena
20:30. Jokin Artolaren bidaia kontakizuna kultur etxean: Kuba, bi gurpilen gainean, buru bat begi bi.
Azaroak 14, osteguna
18:00. Emigrazioa Gipuzkoan, tendentziak eta arazoak hitzaldia, SOS Arrazakeria elkarteko Agustin Unzurrunzagaren eskutik.
Ondoren. Pintxo-potea.
Azaroak 15, ostirala
19:30. Kultur etxeko aretoan ideia bilketa, gaia: Pernando jaio zeneko 250. urtemugako ospakizunak.
21:00. Kantu afaria. Txartelak udaletxean daude salgai, 08:00etatik 15:00etara, eta liburutegian, 17:30etik 19:30era. Ostiralean izango da txartelak erosteko azken eguna; 20 eurotan.
Azaroak 16, larunbata
11:30. II. Kros herrikoi txikia. Izen ematea, plazan. Hiru maila.
Ondoren. I. Hiruterdiz-aurre pilota torneoaren finalak.
17:30. Sasturain atzeko aparkalekutik hasita, Dien ta ez dienan gau magikoa, herritarrek eskainitako kale antzerkia.
Azaroak 17, igandea
10:00. Azoka.
Aste osoan zehar Kultur etxean Sara Gomezen argazki erakusketa.