Bihar iluntzean amaituko dira Ugarteko jaiak, Laja eta Mikel trikitilarien emanaldiarekin. Aurretik, arratsaldean, herri kirolak izango dira. Ostiralean herri afari jendetsuak eman zien hasiera festei, eta gaur haurrak eta gazteak izan dira protagonista; zaldiekin ibilaldia egin dute Ugarten zehar, eta puzgarriak eta txokolate beroa ere izan dute, besteak beste.