San Migel Eguneko irteera antolatu dute Amezketan

Ataria 2013ko irailaren 19a

San Migel Egunean bidaia antolatu dute Amezketan, 60 urtetik gorako herritarrentzat. Irailaren 29an egingo dute txangoa, eta izena emateko aukera hilaren 23an eta 24ean egongo da, 09:00etatik 14:00etara. Txartelaren prezioa 30 eurokoa da, eta irteera ordua, 08:30ean. Lehendabizi plazan, gero Ergonen eta beherakoan Ugarten geldituko da autobusa. Bazkaria eta arratsalde pasa Leitzan egingo dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!