Hirigintza batzordearen bilera, astelehenean

Ataria 2013ko irailaren 13a

Hilaren 16an, astelehena, Amezketako Hirigintza-Obra, Kultura eta Ingurumena batzordeen bilera egingo dute udaletxeko osoko bilkura aretoan, 20:00etan. Besteak beste, ondorengo gaiak eztabaidatuko dira: obra txikiak, Elizondo etxearen estalki azpiko solairuan bizitegi erabilera eman ahal izateko aukeren inguruko hirigintza kontsulta, eta San Bartolome 19ko fatxadak berritzeko baimen eskaera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!