Udalbatzak ezohiko bilkura egingo du gaur goizean Amezketako udaletxean. 11:30ean hasiko da batzarra, eta bertan sei gai aztertuko dira. Hauen artean, Espainiako gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariaren inguruko mozioa eztabaidatuko da, horrez gain, bake epailea eta bere ordezkoa aukeratuko dute, ondorengo lau urteetarako.