Udal batzordeen bilera astelehenean izango da

Ataria 2013ko apirilaren 19a

Amezketako Hirigintza, Kultura eta Ingurumena batzordeen bilera hilaren 22an, astelehenean, egingo dute Amezketan. Udaletxeko bilkura aretoan 19:00etan elkartuko dira, eta herritar guztiak bertara gonbidatu dituzte. Besteak beste, ondorengo gaiak jorratuko dira batzordeetan: Obra txikiak; Amezketa S.L.ren okindegi eta gozotegi erabilerarako pabilioiaren irekiera baimenari buruzko txostena; Iturriondo eta Liño-Osiñeta lursailen segregazio eskaerari buruzko txostena, eta lur ez urbanizagarrietako lursailen itxituren ezaugarrien inguruko kontsulta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!