Amezketako Udaletik jakinarazi dutenez, odol ateratzeak asteartean egingo dituzte Amezketan, hilaren 23an, beraz. Kultur etxeko aretoan jarriko dute odol ateratzeak egiteko gunea, 18:30etik 20:30era bitarte. Udaletik herritarrei adi egoteko deia luzatu diete: «Odol emaile edo oraindik eman ez duzuenok, zita bat daukagu asteartean».