Espainiako banderaren inguruko batzarra, gaur

Ataria 2013ko otsailaren 27a

Espainiako banderaren inposaketaren inguruko laugarren batzarra egingo dute gaur, 19:00etan, Amezketako kultur etxean. Bertan, aurreko batzarretan erabaki diren 3 ekimenen inguruko antolaketa egingo da: Ikurrinen banaketa; herria ikurrinekin atontzea eta apirilaren 7an burutuko den ikurrinaren ospakizuna. Nahiz eta aurrez batzarrera ez azaldu, herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!