Espainiako banderaren inposaketari aurre egiteko, dagoeneko hainbat bilkura egin dituzte Amezketan. Behin herri moduan zein erantzun eman hitzartuta, orain, ekitaldi guztiak antolatzeko lanetan dihardute. Horregatik, gaur, hirugarren herri batzarra burutuko dute kultur etxeko areto nagusian, 19:00etan hasita. Herritar guztiei bertara azaltzeko deia luzatu diete antolatzaileek, denen artean ideiak adostu eta antolaketa errazagoa izan dadin.