Amezketako kultur etxean bilduko dira 19:00etatik aurrera; herritarren ekarpenak jaso nahi dituzte
Amezketa Amezketako udaletxera ere iritsi da Espainiako bandera jartzeko agindua, eta hori dela eta batzarra egingo dute gaur, 19:00etatik aurrera, kultur etxeko areto nagusian. Izan ere, «inposaturiko agindu hau, udalaren nahiaren kontrakoa izan arren, dakartzan ondorio legalak direla-eta betetzeko konpromisoa hartu du udalak», azaldu dute. Udaletxean legea betetzeko asmoa badute ere, herritarrekin bildu nahi dute «bandera udaletxean ezartzearen inguruan informatu, eztabaidatu eta ahal bada aurrera begira zer egin erabakitzeko». Batzarrean zinegotziek hitz egingo dute batetik, eta bestetik, Bai Euskal Herriari herri ekimeneko kideek. Ondoren, herritarren txanda izango da.